Orientazioa eta transizioak

Eskolako orientazio bilana

Lankidetzan ari garen LAUNAKO elkarteak orientazio modulu bat garatu du kolegioko azken urtetik goi-mailako hezkuntzako lehen urteetara bitarteko gazteentzat.
Moduloak Action Types® ikuspegiaz baliatzen eta inspiratzen dira, gazteek beren burua hobekio ezagutu eta orientazio-erabakiak lasai hartu ahal izateko. Bertsio luzean, Parcoursup-en eta bere erronken azterketa bat egiten du.

Ondoko loturan LAUNAKO Moduloen aurkezpena

Trantsizioak

AZTERKETEN PRESTAKETA

Brevet, BAC, DEAU, CRPE… frantsesean edo Historia-geografian, Laguntza pertsonalizatuak eskaintzen dizkizugu, idatzizko edo ahozko prestaketetan. Banakakoak edo 5 pertsonako talde ttikitan, zure prestakuntza ibilbidea arrakastatsua izan dadin konfidantza azkartuz.

TRANSIZIO PROFESIONALAK

– Frantseseko VAE (Validation des Acquis de l’Expérience), edo VAP ( Validation des Acquis Professionnels)
– Lan edo unibertsitate memoriak, -Kontratazio elkarrizketak,
zure bilakaeran erabakigarriak diren uneak dira, eta ez dute ezer zoriari utzi behar. Prestakuntza zehatz eta motibatzailea, une horiek ahal bezain lasaiki gainditzeko

ACTIONTYPES® MODUKO KOTXINA

ActionTypes® ez da metodo soil bat, gure pentsatzeko, aktibatzeko eta heltzeko modua eraldatzen duen filosofia bat baizik.
Lehentasun motor eta kognitiboak agerian jartzean oinarrituta, zure berezko ahalmenarekin berriz konektatzera gonbidatzen zaitu.
Enpresa munduan, edo bizitza pertsonalean, ikuspegi honek zure funtzionatzeko modu bakarra baloratzen du. Alferrik da molde batean sartzea: hemen zu zara, zure benetakotasun osoan, zure arrakastaren giltza bihurtzen zarena.
Utz ezazu zure benetako izaera azaleratzen, esplora ezazu zure flow-a eta aska ezazu zure jariakortasuna. ActionTypes®-ekin, kontua ez da kontrolatzea, dinamika bizitzea baizik.

Hona hemen kirol munduko aurkezpen bideo bat : https://www.youtube.com/watch?v=U4cESFRaCqg
https://murmuraction.fr/approche/
https://peiogoicoechea.com/les-fondements-theoriques


Gure formulak

ORIENTAZIO BILANA

Bakarkako moduloak
Aurkezpena + 4 oren laguntza jarduera + oren 1 sintesia : 360€
Aurkezpena + 8 oren laguntza jarudera + oren 1 sintesia : 640€

Modulo kolektiboak (2,4 edo 6 pertsona)
Aurkezpena + 8 oren jarduera + oren 1 sintesia : 360€/pers.

TRANSIZIO PROFESIONALAK / KOTXIN

Posizionamenduzko eta xedeen finkatzeko diagnostikoa 5 saio x 2 oren progresioa baloratzeko bitarteko lanak.

BAKARKO PREZIOA : 1000€
TALDE TTIKIKO PREZIOA (5 pers max) (2025ko programazioa ezagutzeko, gurekin harremanetan sartu) : 600 €