LAGUNTZA
ORIENTAZIOA
FORMAKUNTZA
GUNE PARTEKATUA

Elgarrekin egin dezagun bide.

Jarri gurekin harremanetan

« Bakoitzaren bizi ibilbideek animaturik, zure entzuteko eta elgarrekin bide egiteko prest nauzu, zure proiektu profesional berria eraikitzea izanez helburu. »

Arantxa

« Garapena beti gogoan, erakargarria zait zure laneko proiektu berria lantzeko. Zure ahalak eta aukerak agerian emanez, aitzinamendu ekimen plana elgarrekin eraikitzekoa dugu »

Hélène

AldaZia

Ipar Euskal herriko laguntza eta formakuntza egitura

Lanez aldatzeko xedea, oldar berri bat hartu behar, edo zure gaitasuneri buruz pundua egin nahi duzu ?

Zure lan proiektu berria eraikitzen baita orientatzeko gaitasuna garatzen lagunduko zaitugu.

Beti zure entzuteko prest, Euskal Herrian gaindi ibiltzen gira zutaz ahal bezain hurbil izateko. Gazte eta helduen gaitasun eta orientazio bilanetan adituak gira, baita transizio profesionalen prestaketan, euskararen erabileraren garapenean eta enpresentzat AFEST formakuntza dispositiboan.

Harrera gune bat badugu Baionan, lantoki partekatua baita aktibitate abiatze dinamika sustengatzen ahal duena. Horrez gain zure harrera segurtatzen ahal dugu Itsasun, Bidarrain, Larzabalen baita beste lekuetan gure bulegomobilari esker.


Gure bezeroen lekukotasuna

Esperientzia biziki ona eta lagungarria enetzat. Arantxa biziki profesionala da, disponible eta goxoa, aitzinaarazteko prest. Nere proiektu profesionala zehaztu eta baieztatu dut, eta nihauren ezagutza sakondu. Milesker.

Naia
30 urteko erizaina, berina leiho ekoizpenean hasia

« Une très belle expérience. Rencontre avec une personne à l’écoute et plein de bienveillance. Cela m’a permis de retrouver la confiance en moi et de mettre en place des objectifs professionnels.
Je recommande vivement, merci encore à Arantxa pour son écoute et son regard extérieur très pertinent. »

Loïc
53 ans, Ondres

« Gure zerbitzuetan euskararen erabilera ez da aski arina eta integrala. Helèneri dei egin genion eragileen hizkuntza-proiektuan lan egiteko prestakuntza ikastaroaren ostean.»

Amaia
Hizkuntza zerbitzuen arduraduna, toki-erakundea

« Je suis restée longtemps au pied de la montagne à l’observer. J’ai enfin trouvé le chemin et la motivation pour commencer à la gravir. »

Christine
Accompagnée en bilan de compétences par Hélène pour passer son diplôme d’assistante de direction

« Nous avons découvert l’approche Actiontypes auprès d’Aldazia lorsque nous avons vécu l’accompagnement à l’orientation scolaire pour notre fils. (D)étonnant et très efficace pour le guider dans ses choix futurs. Nous remercions tous ceux d’AldaZia. »

Clara
Sare, maman de Txomin en Terminale à Bayonne