Trukaketak, elkarketak gure indarra egiten dute
Lau jende kartsu gira AldaZiaren inguruan antolatuak : Arantxa, Hélène, Jean-Michel eta Julie. Helmuga ezberdinetatik heldu ainiztasunak gaitu indartzen : bat sozial arloko langilea, bestea irakaskuntzan moldatua, ondokoa jende helbarrituekin lanean hartzeko expirimentatua, azkena delarik gizabaliabideetan aditua.
Beste alde amankomun ainitz partekaten ditugu oraindik, halanola : Euskal Herri eta euskararako jaidura, bestea den bezala onartzeko irekitasuna, eta horrezgain sinesmen azkarra pentsatzeko, edozoin egoeretan beti aterabide egoki bat aurki daitekela. Partekatzen dugun orok segurtatzen gaitu errateko, obratze eder eta azkarrenak kolektiboak direla.
Lauen artean baloreak adosturik, AldaZia formakuntza zentroa sortu zen. Experientzia kartsutasunarekin bat eginez, zuen aldetik segur izaten ahal zirezte entzunak izango zireztela eta erantzun egokiak zurekin batean aurkituko ditugula.
AldaZian bizitzen ditugun baloreak :
Erroztatzea, entzumena eta karra.